Buscar este blog

viernes, 27 de abril de 2012

Estopa

Estopa rumba katalana jotzen duen musika taldea da, David eta Jose Manuel Muñoz anaiek 1999an sortua. Taldea jatorriz Cornella de Llobregatkoa da, bere familia Extremadurakoa izan arren, Zarza Capilla herrikoa hain zuzen.
Haien bost diskoetan formula berdina jarraitu dute, hainbat arrakasta eman diena: rumba zitalak eta kalekoak. Saldu dute guztira 3.100.000 baino gehiago maila nazionalean eta internazionalean (Allenrok kontuan izan gabe)David (1976) bokalista da eta Jose (1978) gitarra-jolea eta ko-bokalista.
Haien haurtzaroa rumbako talde oso ospetsuak laurogeigarren urteetan entzuten pasatu zuten, bereziki Los Chichos, Los Chunguitos edo Bordón 4. Haien azken lana musikatik at automobileko piezak egitea izan zen SEAT-ko kontzesionario batean. Han sortu zituzten taldearen letra asko, adibidez haien lehenengo arrakasta, “La raja de tu falda” non Seat Panda kotxea izendatzen den. Lantegi horretik ere ateratzen da taldearen izena, “Estopa”, haien arduradunak asko errepikatzen zuelako¡Dadle estopa! esaldia, gehiago lan egiteko haien emankortasuna handitzeko eta ez distraitzeko.
Garai horretan haien auzo inguruko lekuetan jotzen hasi ziren. Orduan, maketa bat grabatu zuten 40 abestirekin, lagun baten etxean. Maketa hau kasetean hedatu zen eskuz esku Espainia osoan zehar. Ondoren, p2p sareetan, ospea lortu zutenean.
Haien karrera diskografikoan zehar sari asko lortu dute..
















Amaia Del Olmo





Alejandro Sanz

Alejandro Sanz, benetako izenez Alejandro Sánchez Pizarro (Madril, Espainia, 1968ko abenduaren 18a - ) musikari, musikagile eta abeslari espaniarra da.María Pizarro eta Jesús Sánchezen seme txikiena da. Madrilgo Moratalaz auzokoa da. Bere aitak eragin handia izan zuen musikan Alejandrorentzako. Gaztetan, hainbat taldetan parte hartu zuen, baina bere ibilbide musikala ez zen hasi 1980ko hamarkadaren bukaera arte, Los chulos son pa´ cuidarlos diskoarekin etaAlejandro Magno izenarekin, baina ez zuen zorterik izan.
1991an, Warner diskoetxearekin sinatu eta Viviendo deprisa diskoa atera zuen hamar abestirekin. Horien hartean Los dos cogidos de la manoPisando fuerte eta Se le apagó la luz abestiak.
1993an bere bigarren diskoa, Si tu me miras, Londresen grabatu zuen. Miguel Ángel Arenas ekoizleak parte hartu zuen lehen diskoan bezalaxe. Diskoak arrakasta handia izan zuenez, 1994an akustiko berezi bat egin zuen, Viviendo deprisa eta Si tu me miras diskotik bost abesti bana hartuz.
1995ean, La fuerza del corazón singlearekin beste herrialdeetan ezaguna egin zen eta Alejandro Sanz 3 diskoak 1.800.000 ale saldu zituen.
1997an Mas diskoarekin, Corazón partío abestiarekin 70 aste egon zen abesti hoberena bezala, munduan 7.300.000 disko salduz.
1998an Malú abeslariari babesa eman zion eta Aprendiz abestia idatzi zion. Malúk 400.000 kopia saldu zituen.
2001an, The Corrs taldearekin lan egin zuen Me iré abestia ingelesez grabatzeko (The hardest) eta The Corrs abestiaren One Night gasteleraz grabatzeko (Una noche).
2003an No es lo mismo atera zuen kalera. 2005ean Shakirarekin lan egin zuen eta arrakasta handia izan zuen. Horregatik, MTV Music Awardsen galaren hasieran abestu zuen.


















Iker Marcos

Pitbull

Armando Christian Pérez (Miami, AEB, 1981eko urtarrilaren 14a - ), Pitbull ezizenez ezaguna, kubatar jatorriko produktore eta abeslari estatubatuarra da. Dirty Rap- arekin hasi zen musikaren munduan. Orain Electro-House, Hip-House eta Dance-Pop- rekin aritzen da. Mundu mailan rap-kantari ezagunetako bat da, non abeslari askok berarekin abestu nahi izan dutenak.Miamin jaio zen baina bere gurasoak kubatarrak dira. Bere debuta 2002an izan zen Lil Jon-en diskoan. Gero 2004an bere lehenengo diskoa grabatu zuen "M.I.A.M.I." (Money is a Major Issue). 2006an "El Mariel" albuma kaleratu zuen, disko horretan jende famatu asko parte hartu zuen, adibidez, Shakira,Fat Joe eta Bun-B. 2007-ko azaroan "The Boatlift" atera zuen eta 2009 "Rebelution". Baita ere, 2010 "Armando" diskoa kaleratu zuen, non abesti guztiak gaztelaniaz idatziak daude, bere aitaren omenez. 2011an bere bosgarren diskoa atera du "Planet Pit" non arrakasta handia izaten ari den diskoa da, NE-Yo, Marc Anthony eta abeslari gehiagoren laguntzarekin.
Jende askorekin abestu du kolaboratzaile bezala, adibidez, Jennifer Lopez, Shakira, Paulina Rubio, Enrique Iglesias..




























Ainara Amilibia

Ken Zazpi


Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN ZAZPI izenburupean.
2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Musikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.Jon Mikel Arronategik eta Eñaut Elorrietak sortu zuten Ken Zazpi, 1996ko udazkenean, Gernikan (Bizkaia). Biak herriko beste bi talde ezagunetan aritzen ziren orduan, Exkixun eta Lugarrin, hurrenez hurren. Gor disketxearen Aurtengo gorakada bildumaren lehen aleak eman zuen Ken Zazpiren berri 1997an, "Bi eta bat" abestiaren bidez. Baina 2000. urtera arte ez zioten taldeari behar bezalako arreta eskaini. Orduan gainontzeko taldekideak batu ziren -Igor Artzanegi (baxua), Beñat Serna (gitarra), Iñaki Zabaleta (teklatuak) eta Jon Fresko (bateria)- eta lehenengo maketa grabatu zuten Muxikan (Bizkaia), Iñaki Uoho Platero y Tú taldeko gitarristaren estudioan eta Jose Alberto Batizen (Akelarre,Tapia eta Leturia Band, Fito y los Fitipaldis...) laguntzarekin.
Estraineko lana 2001ean kaleratu zuten, Atzo da bihar (Gor), eta arrakasta itzela izan zen. Guztira 20.000 ale baino gehiago saldu ziren, eta taldea Euskal Herrian oso ezaguna egin zen. "Zenbat min" abestiak ate asko ireki zizkion, baita Lugarri taldearen "Ezer ez da betiko" abestiaren birmoldaketak ere. Gainera, beste bi bertsio dakartza diskoak, Pennywise ("Larrun") eta Muse ("Irri bat") taldeenak. Bi urte eman zuten lan hau zuzenean aurkezten eta 2003ko apirilean Bidean(Gor) argitaratu zuten. Aurrekoa baino soinu gogorragoa du, rockzaleagoa, baina Ken Zazpiren musikaren esentzia den melodia albo batera utzi gabe. Esan daiteke aurrerapausoa izan zela bigarren diskoa, taldea bere potentzialean sinesten hasi zen eta kontzertu asko eskaini zituen, "nahi adina", taldekideen hitzetan. Gor diskoetxearen arabera, disko honetatik 18.000 ale saldu ziren.










Maialen Delgado


Britney Spears


Britney Jean Spears kentwood, Luisiana, AEB, 1981eko abenduaren 2a- ) pop abeslari, aktore eta dantzari estatubatuarra da. Eszenatoki batean egon zen lehenengo aldia, Star Academy telebista saioan izan zen 1992. urtean. Horren ondorioz, Mickey Mouse Club umeentzako programan parte egin zuen 2 urtez (1993 – 1994). Programa hau amaitu ondoren, Innosense taldean parte hartu zuen eta Jive diskografiakako musika-produktore batekin kontratu bat sinatu zuen bakarlaria izateko. Bere lehenengo diska 1999. urtean plazaratu zen Baby one More Time deitu zen eta automatikoki Billaboard 2000 eta United World Chart-eko lehenengo postuan estreinatu zuen. Estatu batuetan eta munduan lehenego postuan bere singela estreinatzen lehenengo artista izan zen eta gazteena baita. 14 milioi disko saldu zituen amerikako estatu batuetan.
Haren bigarren diskoa, Ooops!...i did it again, 2000. urtean plazaratu zen. Billaboard 2000an milioi disko bat estatu batuetan eta 4 milioi munduan saldu ondoren sartu zen lehenengo artista izan zen. Britney, bere hirugarren diskoa 2001. urtean argitaratu zuen eta In the zone, bere laugarrena, 2003. urtean. Argitaratu zituen disko guztiak arrakasta zerrenden lehenengo postuan debutatu zuten estatu batuentan baita munduan ere eta Britney da historian lortu duen artista bakarra. 2004. urtean deskantsu bat hartu zuen eta bere abesti onenen bilduma plazaratu zuen Greatest hits: My prerogative izenarekin. 2005. urtean,B  in the mix. The remisex argitaratu zuen. 2007ko urrian Blacout eta 2008an Circus.
Zomba music Group dioen arabera, 83 milioi disko saldu egin ditu 2007ko urri-arte. Spears-en arrakasta musikan, beste arloetan parte hartzeko aukerak sortu zion, zinean eta telebistan adibidez. Crossroards filmaren protagonista izan zen 2002. urtean. Bere ospea hain handia denez, hainbat komertzial kanpainetan parte hartu du, bere lurrin marka barne. Britney, Kevin Federlerekin ezkonduta egon zen 2006. urte-arte eta 2 seme izan zituen: Sean Preston 2005. urtean eta Jayden James 2006ean.














Iker Marcos

Michael Jackson


Michael Joseph Jackson (Gary,Indiana, AEB, 1958an abuztuaren 29 - Los Angeles, AEB, 2009ko ekainaren 25) pop-abeslari estatubatuarra izan zen. "Poparen Erregea" ezizenaz ezaguna zen.
Bost urterekin anaiekin batera "The Jackson Brothers" taldea osatu zuen, gerora "The Jackson Five" izango zena.
Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, "Thriller" (1982) diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 "number-one single" lortuz AEBetan, besteak beste. "Thriller", "Billie Jean", "Beat It", "I Just Can't Stop Loving You", "Bad" eta "Black or White" haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz, morphing delakoaren efektua kasu.
Rock and Roll Hall Of Fame-n bi aldiz sartu zen, "The Jackson 5" garaian eta bakarlari moduan.
Bizitza pribatuan, azken urteotan arazoak eduki ditu Justiziarekin, eta 2005an epaitu egin zuten adingabeko batzuk salatutako sexu gehiegikeriak direla eta. 2009ko ekainean bihotzeko baten ondorioz zendu zen.Bere aita Joseph Jacksonek metalaren fundiziorako lantegi batean lan egiten zuen. Musikazale amorratua zen eta guitarra elektriko bat zuen, bere seme-alabei erabiltzen uzten ez ziena. Hala ere, anaia zaharrenek (Jackie, Jermaine eta Tito), haien aita etxean ez zegoenean erabiltzen hasi ziren, eta azkenean zaletasun bihurtu zuten musika.
















Amaia Del Olmo

Katy Perry


Katheryn Elizabeth Hudson (Santa Barbara,California, 1984ko urriaren 25ean), Katy Perry artista izenez, pop abeslari eta abesti-idazle estatubatuarra da.Bi kristau-artzainen alaba bezala hazi zen, musika ebanjelikoa entzuten hazi zen, eta elizan abesten zuen.Haren lehen urtean DBHn eskola utzi zuen eta musika ikasketak egiten hasi zen. 2007an arrakasta lortu zuen Interneteko "Ur So Gay" abestiarekin, eta geroago, 2008an, "I Kissed a Girl" eta "Hot N Cold" abestiekin.
2001ean bere lehen albuma atera zuen, bere jaiotza izenarekin:Katy Hudson.Kristau motatakoa zen.Geroago, 2004an Island Def Jam records diskografikarekin sinatu zuen.Katy Glend Ballardekin juntatu zen eta album berri bat idatzi zuten, Katyrekin bakarlari bezala;Katy Perry deitu zioten, baina deuseztatuta izan zen albuma.Urte bat geroago, Columbia Recordsekin sinatu zuen eta The Matrix albuma grabatzen hasi zen, The Matrix ekoizpen musikal taldearekin;haiek Britney Spearsekin,Avril Lavignerekin eta Kornekin lan egin zuten.Broken abestiaren bideoa atera zuten, baina albuma ez zuten argitaratu.Azkenik, Let´s hear it diskografikak 2009an atera zuen albuma.
Bere musika karreraren arrakasta 2007an eman zuen hasiera, Capitol Recordsekin kontratu bat sinatzean.Katy bere albuma grabatzen eta idazten hasi zen, bere lehen EPa atera baino lehen; Ur So Gay, han abeslariak bere ohi mutilagunaren emo estiloaz burlatzen zen.Ur So Gay harrakasta handia izan zuen interneten.Geroago, 2008an, ospetsua egin zen bere bigarren abesti bakuna ateratzean, I Kissed a Girl deitua.Hainbat herrialdeetako musika listen lehen postuan egonez.Urte berdinean,bere lehen albuma, One Of the Boys, merkatura atera zuen.Urte amaieran,IFPIak esan zuen gehien erositako 33. albuma izan dela urte horretan.Album hori Katy Perryri pop musikaren ikono bihurtu zuen,bere bi abesti handiekin, adibidez, I Kissed a Girl eta Hot n Cold.Bi abestiak platino hirukoitz egiaztapena jaso zuten RIAAren partez.Legezko-deskargetan hiru milioi dolarretan daude balioztatuak salmentak.
2009a eta 2010aaren artean, Perry bere bigarren estudioko albumean egon zen lan egiten, Teenage Dream deitua izan dena, eta merkatura 2010aren abuztuaren 30ean atera zen.Albuma arrakasta handia izan da, lehen postua irabaziz Billboard 200ean eta hainbat herrialdeetan.Albumaren abesti batzuk "California Gurls", "Teenage Dream", "Firework", "E.T." eta "Last Friday Night (T.G.I.F.) dira.Hauek lehen postua lortu zuten Billboard hot 100ean,herrialde batzuetan.
Katy Perry 2000-2009 hamarkadaren 51. artistatzat hartuta izan zen, Billboard aldizkariaren eta web horriaren ustez.Eta ere bai munduko emakume politentzat izan zen hartuta,2010ean, Maxim aldizkarian.Bere arrakasta handienak «I Kissed a Girl», «Hot N Cold», «Teenage Dream», «California Gurls», «Firework», «E.T.» eta «Last Friday Night (T.G.I.F.)» dira.

  katy perry firework
Amaia Del Olmo


Miley Cyrus

Miley Ray Cyrus (Nashville, 1992ko azaroaren 23a- ) abeslari eta aktore estatubatuarra da.Jaio zenean bere izena Destiny Hope zen baina berak izena aldatu nahi eta 2008an auzitegietan izena aldatu zuen eta Miley Ray Cyrus izena hartu zuen. Ama, Leticia Tish Finley eta aita Billy Ray Cyrus musika abeslaria ditu. Hannah Montana izeneko telesailari esker bilakatu zen famatu.
Bere gurasoek Destiny Hope izena jarri zioten, zerbait handia egitera iritsiko zela pentsatzen zutelako. Baina jendeak Miley (Smiley) esaten zion txikitan, barre asko egiten zuelako. Bere gurasoen etxaldean hazi zen,Nashvilletik  pixkat apartatuta.ileyri antzerkigintza interesatzen hasi zitzaion bere telebistako lehen programa egin zuenean, Doc, bertan Kylieren papera egin zuen. Telesaila hori bere aitak zuzendua zen. 2003an  lehen filma egin zuen, Big Fish.Esan beharra dago, film honetan Destiny Cyrus izena erabili zuela; gaur egungo Miley izen artistikoaren ordez. Gainera bi bideo musikaletan parte hartu zuen, If Heartaches Have Wings eta Colgate Country Showdown, azken onetan bere aitarekin.Hamaika urte zituela bere lehenengo audizioa egin zuen Best Frienderako (Disney) baina txikiegia zelako ez zioten papera eman.Mileyk audizioak egin zituen Hannah Montana telesailetan agertzeko eta papera eman zioten pertsona dinamikoa zelako eta bizitzako segundo bakoitza aprobetxatzen zuelako (Disneyko exekutibo batek esan zuenez behintzat), horregatik aukeratu zuten protagonista izateko. Gaur egun Miley Sterwart bezala jarraitzen du. Hannah Montana telesailean eta bera da gaur egungo pop musikako sentsazioa. Miley Cyrusek bizitzan Hannah Montana bezala ere egiten du, bere izenean CD bat eduki arren.




Amaia Del Olmo

Kesha


Kesha Rose Sebert (Kesha edo Ke$ha)  pop-abeslari, rapper eta musikagile amerikarra da. 2005. urtean, hemezortzi urte zituela, DR.Luke ekoizlearen disketxeak eta publizitate enpresak lehenbiziko kontratatua eskaini zion. Ordutik, hainbat abeslari ospetsuren atzeko ahotsak egin eta abestiak idazteari ekin zion. 2009an azkenik, ospea iritsi zen FloRida rapperraren "Righ Round" abestia grabatu ostean. Arrakasta honi esker, abuztuan, mundu osoan zehar bere izena zabaldu zuen "Tik Tok" abestia kaleratu zuen. Kanta honek, guztira, hamaika herrialdetako musika-zerrendetako lehen postua eskuratu zuen eta AEBn bederatzi astez jarraian mantendu zen gorengo postuan; gaur egundaino, gailurrean denbora gehien iraun duenean XXI.mendeko abestia da.
Abeslariaren lehen albuma urte bat beranduago kaleratu zen, Animal izenekoa, eta guztira, bi milioi album saldu ditu. Animal albumeko hiru singlek, "Tik Tok", "Your Love Is My Drug" eta "Take It Off"-ek hain zuzen, musika-zerrendetako top 10 askotan sartzea lortu dute. Azaroan, bestalde, lehenbiziko albumaren Cannibal luzapena kaleratu zen eta argitaratutako azken lana, "We R Who We R" single-burua da .
Kesharen arabera, bere musikan eragin nabarmena izan duten artisten artean, Madonna, Debbie Harry, Queen, Johnny Cash, Aaron Neville, Bob Dylan eta Beastie Boys daude. Bere berezitasun nagusia, rapperrek darabilten spoken word a dance-pop musikan txertatzean datza. Azkenik, aipatzekoa da abeslariaren festa-neskadesfasatu itxura eta autotune ahotsa biziki kritikatuak izan direla. Dena den, bi "berezitasun" hauei esker, Cannibal luzapenak aldeko kritikak jaso ditu. Los Angelesen jaio zen 1987. urtean. Bere amak, Pebe Sebert izeneko konpositore, guraso bakar eta abeslariak, diru arazoak zeuzkan garai hartan eta familia gizarte laguntzari esker bizi zen. Dirua irabaztearren, amak, taberna txikiko agertoki batean egiten zuen lan gauetan eta bere seme-alabak taula gainean zegoen bitartean zaintzen zituen .


Amaia Del Olmo

Itoiz

Itoiz musika taldea izan zen, 1978an Mutriku eta Ondarroa inguruan sortutakoa, eta hainbat estilo landu zituzten, hala nola, folk, pop, rock progresiboa.Indar Trabes" izenarekin bost gazte berbena eta ezkontzetako musika talde moduan hasi ziren 1974an. Hala ere, haien hasierako helburua rock progresiboa egitea zen. Horrela, 1978. urtean, Durangoko Disko Liburu Azokarako diskoa ateratzeko aukera izan zutenean, izena aldatzea erabaki zuten, aurreko izena berbena-emanaldiei lotuegia zegoelakoan. Bestalde, izen laburra nahi zuten eta hortik Itoiz, ez Nafarroako haranagatik. Diskoak rock progresiboa, abesti barnerakoiak eta surrealistak dakartza, batzuetan ulertzeko zailak diren hitz poetikoak dituela.aldearen lehenengo garai honetan, rock progresiboa, jazza eta estilo desberdinen esperimentazioko soinua nagusitzen da. Taldearen izen bereko lehenengo diskoak kritika itzelak izan zituen eta Errobi lehenengo euskal rock taldeak utzitako soinu-lorratza nabaritzen zaio (nazioarteko beste talde batzuen artean, hala nola, Jethro Tull, Mike Olafield, Santana etab.). Aldiz, kritikaren aldetik harrera beroa izan arren, taldearen ibilbidea ez zihoan ildo beretik: zenbait taldekide soldadutzara joan beharra, taldea zuzenekoan ez zuen diskoaren neurria ematen, Juan Carlos Perez taldeburua, abeslari eta konposatzailea, ez zegoen gustura emanaldiekin (kantu oso bereziak zirela eta, barnerakoiak, jendaurrean defendatzeko zailak...). 1980an etorri zen hurrengo diskoa (Ezekiel), disko kontzeptuala inondik ere, koherentea. Alkoleak (1982) hobetu egin zituen aurreko diskoetako gabezi teknikoak eta estilo sinfonikoari eutsi zion; Marilyn abesti entzunerraz eta politaz, ordea, aurreratu egin zuen hurrengo etaparako irekitzen ari ziren bidea: pop rockari heltzeaHurrengo pausoa Espaloian LParen argitalpena izan zen, disko poperoa hori ere, baina naturalagoa eta barnerakoiagoa. Ordurako hasiak ziren J.C. Perez eta Jean-Marie Ecayren arteko desberdintasun artistiko eta profesionalak eta, ondorioz, azkenean, bigarrenak taldea utzi zuen (bere bi abesti utzi zituen diskoan hala ere). J.C. Perezek ez zuen espero aurreko diskoaren arrakasta gainditzea; aldiz, areagotu egin zuen;Bilboko La Casilla kiroldegian egindako aurkezpen-kontzertuan, euskal talde batek ordu arte inoiz bildutako jendetza handiena erakarri zuen: 7.000 pertsona.


Iker Marcos Muñoz

The Beatles

The Beatles Liverpool-eko pop eta rock talde bat zen. Lorpen artistiko, arrakasta komertzial erraldoi, eta pop-musikan eragin paregabea zirela eta, musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren.
John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr kideak izanda, kantak Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko salduenetako zerrendetan behin eta berriro sartzen zituzten. 1985ean, EMIk uste zuen 1.000 milioi disko saldu zituztela munduan zehar. Yesterday kanta historiako abestirik bertsionatuena da, 2.500 bertsio ezberdinekin.
Lehenengo sormenetan rock and roll-ean oinarritutako pop-kantak ziren, baladaren bat tartekatuta. 1962ko irailaren 11n "Love Me Do" lehenengo singlea kaleratu zuten.
Denboraren poderioz, estilo anitzak hartu zituzten konposaketarako, nahasketarako edo eszenariorako. Pop-a eta rock-a beti haien estiloaren erdi-erdian egon ziren, baina folk-a, country-a, rockabilly-a, blues-a, soul-a eta ska, besteak beste, erabiltzen eta nahasten ikasi zuten. Norabide musikal berrietan ere pausoak eman zituzten, hala nola psikodelian ("Strawberry Fields Forever" kantarekin) edo heavy metal-ean ("Revolution" kantarekin). Haien ezaugarri iraunkor bat melodiaren garrantzia da. Estiloak estilo, taldea beti ezaguterraza da ahots nahastezinak direla kausa.


Iker Marcos Muñoz

Etsaiak

Lekeition (Bizkaia) sortu zen Etsaiak, 1987an. Azken hamarkadan Euskal Herrian izan den hardcore, punk eta trash talderik arrakastatsuenetakoa da. Erritmo azkar eta bortitzak eta hitz salatzaile eta aldarrikatzaileak landu ditu hogei urte hauetan, eta hasierako estilo eta izpirituarekiko fideltasun handia erakutsi du. Nolabait, 80ko hamarkadako taldeen punk filosofiaren ordezkaria izan zen 90eko hamarkadan, eta horri eusten dio gaur egun ere. Lauzpabost urteko geldialdiaren ostean, 2008an agertokietara itzuli zen, Apurtu arte izeneko diskoa aurkezteko zuela.
Hasierako taldetik Aitor Ibarra Auo (ahotsa) eta Paul Erdozia (bateria) baino ez dira gelditzen Etsaiak-en. Haiekin batera Jokin Erdoziak (baxua) eta Martin gitarristak osatu zuten taldea Lekeitioko gaztetxean, eta 1987ko abuztuaren 15ean eman zuten lehen kontzertua, gaztetxean bertan. Haatik, hurrengo urteetan aldaketa ugari izan ziren taldean, baina Iñigo Arrasate Iñigito eta Txarri gitarristak sartzearekin batera, sendotu egin zen Etsaiak. Gaztelaniaz eta euskaraz abesten zuen taldeak lehen urte haietan.
Lehen maketa 1991n grabatu zuten, Lorentzo Records estudioan (Berriz, Bizkaia). Grabazioa ordaintzeko dirurik ez zutenez, kamiseta batzuen truke erabili ahal izan zuten estudioa, bi egunez. Euskal Herrian autogestioaren bidez banatu zuen taldeak maketa, baina Espainian Madrilgo Potencial HC arduratu zen hura zabaltzeaz. Maketa hura CD formatuan berrargitaratu zuten urte batzuk geroago, zuzeneko beste kantu batzuekin batera, Amen izenarekin (Oihuka, 2003).
1992an, Jokin Erdoziak taldea utzi zuen, eta Josu Arrasate Artrofi-k hartu zuen haren lekua. Maketaren oihartzuna Esan Ozenki diskoetxeko arduradunengana heldu zen, eta lehen diskoa grabatzeko proposamena egin zioten taldeari. Maxi bat grabatzea zen hasierako asmoa, baina azkenean disko luzea bihurtu zen, bi zatitan grabatua. Beren kantuena bezalako abiadura bizia hartu zuen taldearen ibilbideak lehen diskoa kaleratu eta gero. Gaztetxe eta etxe okupatuetan hasi ziren jotzen, baina, kontzertuz kontzertu eta diskoz disko, milaka gaztek egin zuten bat taldearen doinu eta mezu bortitz eta zuzenekin. Gorakada horretan, izugarri bultzatu zituen Negu Gorriak taldeak, hainbat kontzertu hasteko gonbidatu baitzituen.
90eko hamarkada oso emankorra izan zen taldearentzat. Presoak S.O.S. (Esan Ozenki, 1994), Gerra zikina (Esan Ozenki, 1995), Bakearen guda (Esan Ozenki, 1997) eta Askatasunaren taupada (Esan Ozenki, 1999) diskoak argitaratu zituen, eta Euskal Herriko jaialdi jendetsuenetan parte hartu zuen: Egin Txotx, 

Ainara Amilibia

Sorotan Bele


Sorotan Bele Hondarribiko (Gipuzkoa) zelta musikakoataldea da, 1992 urtean sortua. Folk-rock estiloko musika joz 1990eko hamarkadan Euskal Herrian ezagunak egin ziren . Zazpi Taldekdez osatua zegoen.
Euskadi Gaztearen Maketa Lehiaketaren irabazleak izan ziren eta lehen diskoa sortu eta urte batera atera zuten; 40.000 ale saldu zituzten. Azken kontzertua Irunen 1996ko azaroaren 30ean eman zuten.


Euskadi Gazteak antolaturiko maketa lehiaketak egin zuen ezagun Sorotan Bele. Hondarribiko eta Lezoko zazpi gaztek (17-18 urte ingurukoak ziren gehienak) osatu zuten, 1992an: Gorka Sarriegi (ahotsa, gitarra), Mikel Errazkin (flauta), Ritxi Salaberria (baxua), Aitor Etxaniz (bateria), Ixiar Amiano (teklatuak, pianoa), Urbil Artola (ahotsa, gitarra) eta Mikel Izulain (biolina). Txomin Artola  kantariaren etxean -Urbil haren semea da- grabatutako maketa batekin aurkeztu ziren aipatutako lehiaketara, eta sari nagusia irabazi zuten. Elkar diskoetxeak taldearen aldeko apustua egin aurretik, maketako hainbat kantu oso ezagunak ziren, eta taldekideak berak ere harrituta zeuden. Uste baino azkarrago gertatzen ari zen dena. Udako agenda kontzertuz beteta zeukaten diskoa argitaratu aurretik. Sorotan Bele (Elkar, 1993) udaberrian kaleratu zen, eta oso denbora gutxian izugarrizko oihartzuna izan zuen, "Arratsalde honetan", "Mariñelaren zai" eta "Zortzi orduko ekaitza" kantuei esker, besteak beste. Sorotan Beleren emanaldi kopurua are gehiago handitu zuen diskoak, eta urtebetean 20.000 ale saldu ziren

Ainara Amilibia

Zea Mays

1997ko udan 7 kantuz osaturiko maketa grabatu eta urte berean Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten. Sariak bultzada handia eman zien eta Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu emateko aukera zabaldu zitzaien. Bilboko pop-rock lehiaketan talde euskaldun onenaren saria irabazi zuten 1998an.
1998ko irailean Gor diskoetxearekin euren lehen diskoa grabatu zuten: Zea Mays. Mondo Sonoro aldizkariaren arabera, urte hartako Euskal Herriko 10 diskorik onenen artean zegoen.
Kontzertu asko eman ostean, 2000ko martxoan bigarren diskoa atera zuten: Elektrizitatea. Urte bereko irailean bira bat hasi zuten Holandatik. Mondo Sonoro aldizkariaren arabera, urte bereko euskal diskorik onena zen berau.
2002ko uztailean euren hirugarren diskoa grabatu zuten: Harrobian, oraingoan Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Hori baino lehenago, AEKantuz diskoan Mikel Laboaren kanta baten bertsioa grabatu zuten.
2003ko udan Europatik beste bira bat egin zuten: Alemanian eta Holandan. Urte honetan zehar, hainbat eta hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. 2004an Festimaden jo zuten eta horren ondoren disko berria grabatzeko geldialdia egin zuten.
2005eko martxoan euren azken diskoa plazaratu zuten: Sortuz, grabitatearen aurka. Disko honek arrakasta handia izan zuen eta taldea Euskal Herriko talderik puntakoenetarikoa bihurtu zen orduan.
2006ko abenduan 18/98 taldearen aldeko diskoan parte hartu zuten Astero, ostera hastera kantarekin.
2007an taldeak hamar urte bete zituen. Urte horretan kaleratutako Morphina diskoarekin taldearen ordura arteko ibilbidea laburbiltzen zuen DVDa jarri zuten salgai, hamarkada oso batean eskainitako kontzertuen irudiak biltzen zituena.
2011n aldiz, Era diskoak ikusi zuen argia. Taldekideen esanetan, aurrekoak baino dantzagarriagoa da, zuzenagoa eta positiboagoa.


Maialen Delgado

Kop

2001eko urriaren 10ean, Fermin Muguruzarekin batera Bartzelonako Razzmatazz aretoan zuten kontzertua baino egun batzuk lehenago, komunikabide batzuk taldeko abeslariak atxilotzeko agindua zuela zabaldu zuten, ETAko Bartzelona komandoari laguntza emateagatik. Juan Ra-k, ustez, Pedro Varela Europa liburudendako agintari eta CEDADE mugimendu neonaziaren liderrari buruzko informazioa erraztu zion ETAri. Kontzertua ez zen bertan behera geratu beste abeslari batzuei esker, nahiz eta Juan Ra desagerturik egon.
2002ko urtarrilean Juan Ra Herbehereetan atxilotu zuten eta Vughteko(Herbehereak) segurtasun handiko espetxean sartu zuten, non isolamendu egoera ezarri zioten Gobernu Espainolak bere estradizioa eskatzen zuten bitartean. 5 urtetara kondenatu zuten ETAri laguntzeagatik. 2003ko urrian Espainiara estraditatu zuten Hagan eginiko epaiketa luze baten ondoren. 2007ko maiatzean libre geratu zen.
Juan Raren askapenaren ostean, 2007an, taldeak disko berria atera zuen,Nostrat. Lan hau bi zatitan banatzen da: lehenengoa taldearen abestiaz osatua dago, Juan Raren letrekin eta Kuraia taldeko Lucifersaporen ahotsekin, eta bigarren zatia taldearen abesti zaharrak dira Boikot, Banda Bassotti, Berri Txarrak edo Obrint Pas taldeek jota, HHH taldearen bertsio batez gain.
2008ko udazkenean, taldeak bere itzulera jakinarazi zuen bere lehengo bi kontzertuetarako, lehenengoa urtarrilak 9an Bartzelonan (At Versaris-ekin batera) eta urtarrilaren 10ean Berriobeitin (Hatortxu rock 9.5 jaialdian). Bi kontzertu hauek izan ziren bere "Sols el poble salva al poble" birako lehenengo kontzertuak

Maialen Delgado Cid

Esne Beltza

Esne Beltza Euskalo herrian sortutako musika talde bat da. Talde hau sortzeko ideia Xabi Solanok eduki zuen Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak berak proposatutako paradoxa batetik dator: musika beltza abeslari zuriak interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikiarekin lagunduta.
Kontrabanda taldeko musikari batzuetaz aparte, talde honi Xabi Solano etzatik eta Th taldeetan topo egin zuten beste musikari batzuk batu zitzaizkion.
2008an talde honek lehenengo diskoa atera zuen, Made in Euskal Herria izenekoa. Lehenengo disko honek 15 abesti ditu, nagusiki euskaraz, nahiz eta abesti eta estrofa batzuk gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez izan.
2009an hainbat taldekidek, Xabi Solano buru, CD+DVD bat grabatu zuten Esne Zopak - Esnesaltzailearena tituluarekin. Disko hau trikitiaren munduari eskainia zegoen eta estilo honetako abestiz osatua. DVDan hainbat trikitilariri egindako elkarrizketak agertzen ziren.
2010ean taldeak bigarren diskoa atera zuen, Noa izenekoa. Disko honek 17 abesti ditu

Amaia Del Olmo

Berri-Txarrak

Berri Txarrak 1994an Lekunberrin (Nafarroa) sortutako rock taldea da. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen hasiera batean, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.
Gor diskoetxearen arabera, rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea zein metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai dira Berri Txarrak, hardcorearen amorrua eta atitudea zein punk-rockaren energiara hurbilduz nahi ahala. Gainera, mezua zaintzen duen taldea da, inkonformista eta kritikoa eta ukitu poetikoz zipriztindua. Nazioarte mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuenetakoa da, birak Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, AEBetan, Mexikon eta Nikaraguan besteak beste egin baitituzte.
Berri Txarrak izeneko lehenengo diskoak (1997) Su ta Garren ildoko kanta on sorta bat utzi zuen. Baina 1999an etorriko zen lehenbiziko ezustea,Ikasten diskoa kaleratzearekin batera. Lan hau berritzailea izan zen euskal rock gogorraren panoraman, eta gerora etorriko zen etorkizun oparoa aurreikus zitekeen.
2001eko abuztuan bukatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazok ekoiztutako euren hirugarren diska, . Bertan daude taldearen klasikoetako batzuk 'Oihu', 'Stereo' edota 'Biziraun' (urteko kanturik onenari Gaztea Saria lortu zuena).
Laugarren diskoa 2003ko urrian kaleratu zen, ) izenburupean. Osotara hamaika kantu berri, hardcorea, metala eta emo estiloa batuz. "Denak ez du balio" kantuan Rise Against taldeko Tim abeslariak kolaboratu du. Disko honek harrera ezin hobea izan zuen kritika eta publikoaren aldetik (Rock Sound aldizkariak 2003ko Espainiako diskorik onena bezala izendatu zuen).
Jaio.Musika.Hil bosgarren albuma hirukote moduan kaleratu zuten, Karlos Osinagak grabatu eta Ed Roserekin (The Get Up Kids, Coalesce, Kurt Cobain, Motion City Soundtrack...) elkarlanean ekoitzi eta nahastua. Kritikak beste behin lan berria txalotu zuen. Mondosonoro aldizkariak 2005eko Espainiako hardcore diskorik onena izendatu zuen.
2008ko maiatzean Mikel Lopez "Rubio" baxu-jotzaileak Zertarako Amestu Tour 2008 bira amaitzean taldea utziko zuela iragarri zuen.



Amaia Del Olmo

Gatibu

Gatibu Gernika aldeko rock musika taldea da, 2002ko udan sortua, Exkixuko kantari ohi Alex Sarduiren inguruan. Haimar Arejita da gitarra-jotzailea, Frik, Noiz? eta Einbigu taldeetatik igaro ostean. Mikel Caballero, gitarra elektrikoko irakaslea, baxuaz eta sanplerraz arduratzen da, Cartoon Project eta Noiz? taldeetan aritu ondoren. Gaizka Salazar bateria-jotzaileak, Einbigu, Frik eta The Rabid Harpy taldeetan jo du aurretik.
Gitarra eta ahotsa zutabe hartuta, bi disko (Zoramena -2002- eta Disko infernu -2005-) kaleratu dituzte, Gernikako euskaraz. Lehenengoan, Extremoduroko Robek Mila doinu aidien kantan eta Platero Y Tu taldeko Fitok Urepel kantan parte hartu dute, hasiera batean koroak egitekoak ez baziren ere



Iker Marcos Muñoz