.jpg)
Haren bigarren diskoa, Ooops!...i did it again, 2000. urtean plazaratu zen. Billaboard 2000an milioi disko bat estatu batuetan eta 4 milioi munduan saldu ondoren sartu zen lehenengo artista izan zen. Britney, bere hirugarren diskoa 2001. urtean argitaratu zuen eta In the zone, bere laugarrena, 2003. urtean. Argitaratu zituen disko guztiak arrakasta zerrenden lehenengo postuan debutatu zuten estatu batuentan baita munduan ere eta Britney da historian lortu duen artista bakarra. 2004. urtean deskantsu bat hartu zuen eta bere abesti onenen bilduma plazaratu zuen Greatest hits: My prerogative izenarekin. 2005. urtean,B in the mix. The remisex argitaratu zuen. 2007ko urrian Blacout eta 2008an Circus.
Zomba music Group dioen arabera, 83 milioi disko saldu egin ditu 2007ko urri-arte. Spears-en arrakasta musikan, beste arloetan parte hartzeko aukerak sortu zion, zinean eta telebistan adibidez. Crossroards filmaren protagonista izan zen 2002. urtean. Bere ospea hain handia denez, hainbat komertzial kanpainetan parte hartu du, bere lurrin marka barne. Britney, Kevin Federlerekin ezkonduta egon zen 2006. urte-arte eta 2 seme izan zituen: Sean Preston 2005. urtean eta Jayden James 2006ean.
Iker Marcos
Iker Marcos
No hay comentarios:
Publicar un comentario