
Bere amaren familiaren aldetik da Kim Richards eta Kyle Richards 1970eko hamarkadako aktoreen iloba da. Bere aitaren aldetik berriz, bere birraitonak Conrad Hilton eta haren emaztea Mary Barron Hilton hotelen fundatzaileak izan ziren. Conrad Hilton 1979an hil zen eta bere oinordekoei ez zien deus ere utzi bere testamentuan. Hala ere, Barron Hiltonek, Parisen aitonak, 1988. urtean hotelak eskatu zituen eta auzia irabazi zuen. 2005eko Forbes aldizkariaren arabera Parisek 365 milioi dolar inguru jarauntsiko lituzke.
The Simple Life telesailean parte hartzeagatik eta Rick Salomon bere mutil-lagun ohiarekin etxean egindako bideo pornografikoarengatik ezaguna da. Bideoa interneten zehar zabaldu zen 2003. urtean eta urte bat geroago, 2004an, merkaturatu zuten grabazio osoa 1 Night in Paris izenburuarekin. Paris Hiltonen adierazpenen arabera, bideo horretatik irabazi zuen diru guztia karitatera eman zuen.
Maialen Delgado
Maialen Delgado
No hay comentarios:
Publicar un comentario