Buscar este blog

viernes, 30 de marzo de 2012

Hip-hop

Hip hop-a Ameriketako Estatu Batuaketako ghettoetako gazteek 1960 eta 1970 artean sortutako mugimendu kultural bat da. Lau elementu nagusi daude hip hoparen inguruan: elementu musikala rap edo errapak osatzen du turntablismarekin  batera, artistikoa berriz break dance eta grafittiak.

Hip hop-a 1970eko hamarkadan sortu zen New York hiriko Bronx auzoan. Hip-hoparen lehenengo izena break dance edo break izan zen. Break hitzak bateria beste ezer entzuten ez den musika atala adierazten du, eta to break aditzak, berriz, dantza mota horretan erabiltzen diren zenbait mugimendu adierazten ditu. Beltz amerikarren hizkuntzan to hop-ek "dantzatu" esan nahi du, hip, berriz, hep hitzetik eratorria da, eta "aske" du esanahia. Horixe da mugimendu honen izpiritua: aska zaitez, izan zaitez zeure bizitzaren erantzule eta errespeta itzazu gainerakoak.




Amaia Del Olmo

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario