Buscar este blog

viernes, 27 de abril de 2012

Ken Zazpi


Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN ZAZPI izenburupean.
2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Musikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.Jon Mikel Arronategik eta Eñaut Elorrietak sortu zuten Ken Zazpi, 1996ko udazkenean, Gernikan (Bizkaia). Biak herriko beste bi talde ezagunetan aritzen ziren orduan, Exkixun eta Lugarrin, hurrenez hurren. Gor disketxearen Aurtengo gorakada bildumaren lehen aleak eman zuen Ken Zazpiren berri 1997an, "Bi eta bat" abestiaren bidez. Baina 2000. urtera arte ez zioten taldeari behar bezalako arreta eskaini. Orduan gainontzeko taldekideak batu ziren -Igor Artzanegi (baxua), Beñat Serna (gitarra), Iñaki Zabaleta (teklatuak) eta Jon Fresko (bateria)- eta lehenengo maketa grabatu zuten Muxikan (Bizkaia), Iñaki Uoho Platero y Tú taldeko gitarristaren estudioan eta Jose Alberto Batizen (Akelarre,Tapia eta Leturia Band, Fito y los Fitipaldis...) laguntzarekin.
Estraineko lana 2001ean kaleratu zuten, Atzo da bihar (Gor), eta arrakasta itzela izan zen. Guztira 20.000 ale baino gehiago saldu ziren, eta taldea Euskal Herrian oso ezaguna egin zen. "Zenbat min" abestiak ate asko ireki zizkion, baita Lugarri taldearen "Ezer ez da betiko" abestiaren birmoldaketak ere. Gainera, beste bi bertsio dakartza diskoak, Pennywise ("Larrun") eta Muse ("Irri bat") taldeenak. Bi urte eman zuten lan hau zuzenean aurkezten eta 2003ko apirilean Bidean(Gor) argitaratu zuten. Aurrekoa baino soinu gogorragoa du, rockzaleagoa, baina Ken Zazpiren musikaren esentzia den melodia albo batera utzi gabe. Esan daiteke aurrerapausoa izan zela bigarren diskoa, taldea bere potentzialean sinesten hasi zen eta kontzertu asko eskaini zituen, "nahi adina", taldekideen hitzetan. Gor diskoetxearen arabera, disko honetatik 18.000 ale saldu ziren.










Maialen Delgado


No hay comentarios:

Publicar un comentario