Michael Joseph Jackson (Gary,Indiana, AEB, 1958an abuztuaren 29 - Los Angeles, AEB, 2009ko ekainaren 25) pop-abeslari estatubatuarra izan zen. "Poparen Erregea" ezizenaz ezaguna zen.
Bost urterekin anaiekin batera "The Jackson Brothers" taldea osatu zuen, gerora "The Jackson Five" izango zena.
Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, "Thriller" (1982) diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 "number-one single" lortuz AEBetan, besteak beste. "Thriller", "Billie Jean", "Beat It", "I Just Can't Stop Loving You", "Bad" eta "Black or White" haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz, morphing delakoaren efektua kasu.
Bizitza pribatuan, azken urteotan arazoak eduki ditu Justiziarekin, eta 2005an epaitu egin zuten adingabeko batzuk salatutako sexu gehiegikeriak direla eta. 2009ko ekainean bihotzeko baten ondorioz zendu zen.Bere aita Joseph Jacksonek metalaren fundiziorako lantegi batean lan egiten zuen. Musikazale amorratua zen eta guitarra elektriko bat zuen, bere seme-alabei erabiltzen uzten ez ziena. Hala ere, anaia zaharrenek (Jackie, Jermaine eta Tito), haien aita etxean ez zegoenean erabiltzen hasi ziren, eta azkenean zaletasun bihurtu zuten musika.
Amaia Del Olmo
Amaia Del Olmo
No hay comentarios:
Publicar un comentario