Buscar este blog

miércoles, 18 de abril de 2012

Opera

Opera Italian sortu zen XVI. mendearen amaieran (Jacopo Perik Florentzian 1597an sortutako Dafne antzezlanaren bidez) eta laster Europa osora hedatu zen. XVII. mendean Heinrich Schützek Alemanian, Jean-Baptiste Lullyk Frantzian eta Henry Purcellek Ingalaterran opera zabaltzen lagundu zuten. Hala ere, XVIII. mendean opera italiarrak Europa osoa menderatzen zuen, Frantzia salbu, eta Handel bezalako konposatzaile atzerritarrak erakarri zituen. Opera seria izan zen Italiako opera-formarik entzutetsuena, Gluckek bere artifizialtasunaren aurka erreakzionatu eta 1760eko hamarkadan opera "erreformatu" zuen arte. Egun XVIII. mendeko operako irudirik ezagunena Mozart da. Nahiz eta opera seria egiten hasi, ezagunagoa da bere opera komikoengatik, bereziki Figaroren ezkontza, Don Giovanni eta Cosi fan tutte, bai eta Alemaniako tradizioaren mugarri izan zen Xirula magikoa.



Iker Marcos

No hay comentarios:

Publicar un comentario