80. hamarkadako grabaketa eta itzulien ondoren, 1990 eta 1992 urteen artean taldeak atsedenaldi bat hartu zuen. Denbora tarte horretan bai Jon Bon Jovi eta baita Richie Samborak ere disko bana atera zuten bakarlari moduan. Atsedenaldiaren ostean, 1992an Keep the Faith albumarekin itzuli zen taldea indarberriturik. Hala ere, hiru urteko beste atsedenaldi bat hartu zuen aurrerago eta 2000. urtean Crush albuma eta It´s My Life abestiarekin berragertu zen taldea. Abesti honek arrakasta handia lortu zuen jende gaztearen artean eta taldeak garai berrietara egoki zitekeela erakutsi zuen. Geroztik, taldeak hainbat album argitaratu ditu, azkena 2009an The Circle izenekoa.
Bere ibilbidean zehar Bon Jovik estudioko hamabi album, hiru bilduma album eta zuzeneko album bat argitaratu ditu eta 130 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu guztian zehar.Gainera, 2.600 kontzertutik gora eskaini ditu 50 herrialde baino gehiagotan eta UK Hall of Famen (Erresuma Batuko Famaren Aretoa) sartu ziren 2006an.
No hay comentarios:
Publicar un comentario