1997an grabatu zuten bere 25. urteurreneko diskoa zuzenean,Getxon, eta 2007an 35.ekoa Bilbon.
Historia.
Oskorri 1971an sortu zen, Deustuko Unibertsitatean emandako kantaldi baten harira. Natxo de Felipe da garai hartatik taldean jarraitzen duen kide bakarra. Oskorri izena Gabriel Aresterekin batera sortutako Oskorri gaitz lehen ikuskizunetik dator. Ikuskizun hori erdi klandestinoa zen, eta oso leku gutxitan eman zuten. Oskorri sortzerakoan musika eta antzerkia uztartu nahi zituen egitasmoa zuten buruan. Nahiz eta betiere jarraitua eta emankorra izan den taldeak antzerkigintzarekin eduki duen harremana, musika talde bilakatu zen handik bi urtera Oskorri.
Taldea sortu eta bi urtera, lehen aldaketa sakonak gertatu ziren. De Felipek, bakarrik geratu, eta musikari berriekin osatu zuen taldea. Batez ere, txikitatik ezagutzen zuen Anton Latxa (gitarra akustikoa eta ahotsa) eta Eibar aldeko (Guipuzkoa) gitarra jotzaile gazte bat, Bixente Martinez (gitarra elektrikoa, mandolina, bouzukia...;Izukaitz), bilakatu ziren Oskorriko kide berriak. Polin Gurrea (flauta, klarinetea eta saxofoia) eta Zenaia Burruekin batera (biolina) taldea osatu eta grabatu zuten lehen lana, Gabriel Arestiren omenez (CBS, 1976).
No hay comentarios:
Publicar un comentario