Country musika (country & western ere deitua) 1920ko hamarkadan Estatu Batuetako hegoaldeko landa lurretan eta Kanadako kostaldeko probintzietan sortu zen musika estiloa da.Europar etorkinen jatorrizko herrialdeko musika folklorikoa ezberdinak (irlandarra batez ere) eta jadanik bertan erroturik zeuden korronteen (bluesa,gospela) nahastetik sortu zen. "Country" izendapena 50ko hamarkadan sortu zen, Rock and Rollaren elementu batzuk hartu zituen garaian, eta 1970ko hamarkadarako alde batera gelditua zen musika mota horren jatorrizko izena, hillbilly alegia.
Country tradizionala batez ere sokazko instrumentuez jotzen zen, gitarra, banjoa, biolina eta kontrabaxuarekin, baina askotan sartu ohi ziren akordeoia eta armonika tartean. Country modernoan instrumentu elektronikoak erabiltzen dira: gitarra elektrikoa, baxua, teklatuak...
Maialen Delgado
Maialen Delgado
No hay comentarios:
Publicar un comentario