Buscar este blog

miércoles, 18 de abril de 2012

Reggae

Reaggae jamaikar jatorriko musika generoa da, Skaren eta rockstadyaren hurrengokoa. Rastafari mugimenduari oso lotuta dagoen musika da.eggaea, gaur egun ezagutzen dugunaren aitona, 1960ko 
hamarkadan jaio zen. AEBetako R&Ba eta Jamaikako momentoaren arteko maitasun harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Urte alaiak ziren haiek. Jamaikak ingelesen kolonia izateari utzi zion, formalki bada ere, 1962an independentzia lortu zuenean. Etorkizun hobe baten esperantzarekin sortu zen ska musika, alaia eta dantzagarria. Ez zuen asko iraungo. Kolonialismo batetik bestera pasa ziren eta berehala AEBetako  dirudunek, eguzki izpien egarri, uhartea bereganatuko zuten. Rocksteady deitu zioten, turistentzat aproposak ziren erritmo eta letra goxoak, azukrez gainezka, zituen musikari.
Urteak pasa eta sendi boteretsu batzuk kenduta, miseria gorrian eta esperantzarik gabe bizi ziren jamaikarrak. Independentziak ez zien espero zuten bizimodua ekarri eta musika bihurtu zen, erlijioa eta ganjarekin batera, aurrera egiten laguntzen zien euskarria. Marcus Garveyren esanek begiak ireki zizkien eta beltza izatea ona zela eta beltz izateagatik harro sentitu behar ziren mezuak reggae musikaren bidez sukarra bezala zabaldu ziren,irrati eta sound systemen bozgorailuak lagunduta. Garai berri baten sorrera zen.

Amaia Del Olmo

No hay comentarios:

Publicar un comentario