Buscar este blog

miércoles, 18 de abril de 2012

Heavy metal

Heavy metala rock and roll estiloaren aurrerapen bat da. Heavyaren berezitasunak, erritmoen abiadura eta bolumen altuak dira. Heavya hasi zuten talde nagusienak, Deep Purple, Led Zeepelin, Jimi hendrix eta Black Sabbath izan ziren 70.hamarkadan , beraien hasierako kantak entzuterakoan rock and rollaren eta bluesaren eragina zutela nabari da.Heavy metalaren ezaugarri nabarmenenak gitarraren oinarritutako soinua,erritmo indartsuak eta estilo klasiko, blues edo sinfonikoak dira. Nolanahi ere, heavy metalaren azpigeneroek euren ezaugarri propioak dituzte, zein askotan jatorrizko eratik aldentzen den.


Rock historialariek bi eragin ikusten dituzte heavy metalaren hizpideetan. Alde batetik, Mendebaldeko pop musikak errealitatetik ihesa utzi dio metalari, fantasian oinarritutako letretan ikusten den bezala. Beste alde batetik, afrikar amerikarren bluesak bere errealitate gordinaren kutsua eman dio metalari, galera, depresioa edo bakardadea azpimarratzen baititu.


Hori dela eta, iluntasuna, gaizkia, botere edo apokalipsi gaiak bizitzako arazoak adierazteko bitartekoak dira. 1960ko hamarkadako “peace and love” (bake eta maitasuna) filosofiaren aurrean, heavy metalaren kontrakulturak argia iluntasunez nahiz bukaera zoriontsuak errealitate gordinaz ordezkatu ditu.


Ainara Amilibia



No hay comentarios:

Publicar un comentario