Kesha Rose Sebert (Kesha edo Ke$ha) pop-abeslari, rapper eta musikagile amerikarra da. 2005. urtean, hemezortzi urte zituela, DR.Luke ekoizlearen disketxeak eta publizitate enpresak lehenbiziko kontratatua eskaini zion. Ordutik, hainbat abeslari ospetsuren atzeko ahotsak egin eta abestiak idazteari ekin zion. 2009an azkenik, ospea iritsi zen FloRida rapperraren "Righ Round" abestia grabatu ostean. Arrakasta honi esker, abuztuan, mundu osoan zehar bere izena zabaldu zuen "Tik Tok" abestia kaleratu zuen. Kanta honek, guztira, hamaika herrialdetako musika-zerrendetako lehen postua eskuratu zuen eta AEBn bederatzi astez jarraian mantendu zen gorengo postuan; gaur egundaino, gailurrean denbora gehien iraun duenean XXI.mendeko abestia da.
Abeslariaren lehen albuma urte bat beranduago kaleratu zen, Animal izenekoa, eta guztira, bi milioi album saldu ditu. Animal albumeko hiru singlek, "Tik Tok", "Your Love Is My Drug" eta "Take It Off"-ek hain zuzen, musika-zerrendetako top 10 askotan sartzea lortu dute. Azaroan, bestalde, lehenbiziko albumaren Cannibal luzapena kaleratu zen eta argitaratutako azken lana, "We R Who We R" single-burua da .
Kesharen arabera, bere musikan eragin nabarmena izan duten artisten artean, Madonna, Debbie Harry, Queen, Johnny Cash, Aaron Neville, Bob Dylan eta Beastie Boys daude. Bere berezitasun nagusia, rapperrek darabilten spoken word a dance-pop musikan txertatzean datza. Azkenik, aipatzekoa da abeslariaren festa-neskadesfasatu itxura eta autotune ahotsa biziki kritikatuak izan direla. Dena den, bi "berezitasun" hauei esker, Cannibal luzapenak aldeko kritikak jaso ditu. Los Angelesen jaio zen 1987. urtean. Bere amak, Pebe Sebert izeneko konpositore, guraso bakar eta abeslariak, diru arazoak zeuzkan garai hartan eta familia gizarte laguntzari esker bizi zen. Dirua irabaztearren, amak, taberna txikiko agertoki batean egiten zuen lan gauetan eta bere seme-alabak taula gainean zegoen bitartean zaintzen zituen .
Amaia Del Olmo
Amaia Del Olmo
No hay comentarios:
Publicar un comentario