Buscar este blog

viernes, 27 de abril de 2012

Itoiz

Itoiz musika taldea izan zen, 1978an Mutriku eta Ondarroa inguruan sortutakoa, eta hainbat estilo landu zituzten, hala nola, folk, pop, rock progresiboa.Indar Trabes" izenarekin bost gazte berbena eta ezkontzetako musika talde moduan hasi ziren 1974an. Hala ere, haien hasierako helburua rock progresiboa egitea zen. Horrela, 1978. urtean, Durangoko Disko Liburu Azokarako diskoa ateratzeko aukera izan zutenean, izena aldatzea erabaki zuten, aurreko izena berbena-emanaldiei lotuegia zegoelakoan. Bestalde, izen laburra nahi zuten eta hortik Itoiz, ez Nafarroako haranagatik. Diskoak rock progresiboa, abesti barnerakoiak eta surrealistak dakartza, batzuetan ulertzeko zailak diren hitz poetikoak dituela.aldearen lehenengo garai honetan, rock progresiboa, jazza eta estilo desberdinen esperimentazioko soinua nagusitzen da. Taldearen izen bereko lehenengo diskoak kritika itzelak izan zituen eta Errobi lehenengo euskal rock taldeak utzitako soinu-lorratza nabaritzen zaio (nazioarteko beste talde batzuen artean, hala nola, Jethro Tull, Mike Olafield, Santana etab.). Aldiz, kritikaren aldetik harrera beroa izan arren, taldearen ibilbidea ez zihoan ildo beretik: zenbait taldekide soldadutzara joan beharra, taldea zuzenekoan ez zuen diskoaren neurria ematen, Juan Carlos Perez taldeburua, abeslari eta konposatzailea, ez zegoen gustura emanaldiekin (kantu oso bereziak zirela eta, barnerakoiak, jendaurrean defendatzeko zailak...). 1980an etorri zen hurrengo diskoa (Ezekiel), disko kontzeptuala inondik ere, koherentea. Alkoleak (1982) hobetu egin zituen aurreko diskoetako gabezi teknikoak eta estilo sinfonikoari eutsi zion; Marilyn abesti entzunerraz eta politaz, ordea, aurreratu egin zuen hurrengo etaparako irekitzen ari ziren bidea: pop rockari heltzeaHurrengo pausoa Espaloian LParen argitalpena izan zen, disko poperoa hori ere, baina naturalagoa eta barnerakoiagoa. Ordurako hasiak ziren J.C. Perez eta Jean-Marie Ecayren arteko desberdintasun artistiko eta profesionalak eta, ondorioz, azkenean, bigarrenak taldea utzi zuen (bere bi abesti utzi zituen diskoan hala ere). J.C. Perezek ez zuen espero aurreko diskoaren arrakasta gainditzea; aldiz, areagotu egin zuen;Bilboko La Casilla kiroldegian egindako aurkezpen-kontzertuan, euskal talde batek ordu arte inoiz bildutako jendetza handiena erakarri zuen: 7.000 pertsona.


Iker Marcos Muñoz

No hay comentarios:

Publicar un comentario