2002ko urtarrilean Juan Ra Herbehereetan atxilotu zuten eta Vughteko(Herbehereak) segurtasun handiko espetxean sartu zuten, non isolamendu egoera ezarri zioten Gobernu Espainolak bere estradizioa eskatzen zuten bitartean. 5 urtetara kondenatu zuten ETAri laguntzeagatik. 2003ko urrian Espainiara estraditatu zuten Hagan eginiko epaiketa luze baten ondoren. 2007ko maiatzean libre geratu zen.
Juan Raren askapenaren ostean, 2007an, taldeak disko berria atera zuen,Nostrat. Lan hau bi zatitan banatzen da: lehenengoa taldearen abestiaz osatua dago, Juan Raren letrekin eta Kuraia taldeko Lucifersaporen ahotsekin, eta bigarren zatia taldearen abesti zaharrak dira Boikot, Banda Bassotti, Berri Txarrak edo Obrint Pas taldeek jota, HHH taldearen bertsio batez gain.
2008ko udazkenean, taldeak bere itzulera jakinarazi zuen bere lehengo bi kontzertuetarako, lehenengoa urtarrilak 9an Bartzelonan (At Versaris-ekin batera) eta urtarrilaren 10ean Berriobeitin (Hatortxu rock 9.5 jaialdian). Bi kontzertu hauek izan ziren bere "Sols el poble salva al poble" birako lehenengo kontzertuak
No hay comentarios:
Publicar un comentario