1998ko irailean Gor diskoetxearekin euren lehen diskoa grabatu zuten: Zea Mays. Mondo Sonoro aldizkariaren arabera, urte hartako Euskal Herriko 10 diskorik onenen artean zegoen.
Kontzertu asko eman ostean, 2000ko martxoan bigarren diskoa atera zuten: Elektrizitatea. Urte bereko irailean bira bat hasi zuten Holandatik. Mondo Sonoro aldizkariaren arabera, urte bereko euskal diskorik onena zen berau.
2002ko uztailean euren hirugarren diskoa grabatu zuten: Harrobian, oraingoan Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Hori baino lehenago, AEKantuz diskoan Mikel Laboaren kanta baten bertsioa grabatu zuten.
2003ko udan Europatik beste bira bat egin zuten: Alemanian eta Holandan. Urte honetan zehar, hainbat eta hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. 2004an Festimaden jo zuten eta horren ondoren disko berria grabatzeko geldialdia egin zuten.
2005eko martxoan euren azken diskoa plazaratu zuten: Sortuz, grabitatearen aurka. Disko honek arrakasta handia izan zuen eta taldea Euskal Herriko talderik puntakoenetarikoa bihurtu zen orduan.
2006ko abenduan 18/98 taldearen aldeko diskoan parte hartu zuten Astero, ostera hastera kantarekin.
2007an taldeak hamar urte bete zituen. Urte horretan kaleratutako Morphina diskoarekin taldearen ordura arteko ibilbidea laburbiltzen zuen DVDa jarri zuten salgai, hamarkada oso batean eskainitako kontzertuen irudiak biltzen zituena.
2011n aldiz, Era diskoak ikusi zuen argia. Taldekideen esanetan, aurrekoak baino dantzagarriagoa da, zuzenagoa eta positiboagoa.
Maialen Delgado
No hay comentarios:
Publicar un comentario