Buscar este blog

viernes, 4 de mayo de 2012

Juan Luis Guerra

Juan Luis Guerra dominikar abeslari eta musikagilea da (Santo Domingo, 1957). Arrakasta handia izan du 1980ko eta 1990eko hamarraldietan. Berak egiten duen musika estilo-nahasketa bat da: Karibeko erritmoak, merengea eta Afrikako musika uztartzen ditu. 1980an, Bostonera joan zen, Berklee College of Music eskolan jazza eta konposizioa ikastera. Urte horietan, munduko rock-taldeen eragina izan zuen: The Beatles, The Rolling Stones, Pink Floyd, Chick Corea piano-jotzailea eta Pat Metheny gitarra-jotzailearen, besteak beste. 1981ean, Santo Domingora itzuli zen, eta 4.40 taldea sortu zuen. Grabatu zuen lehen diskoak —Soplando (1982)— ez zuen arrakasta handirik izan. Hurrengo lanetan, Mudanza y Acarreo (1985) eta Mientras más lo pienso... tú (1987), erritmo tradizionalagoak erabili zituen, aurreko diskoko merenge dominikarraren eta jazzaren arteko nahasketa utzita. Hurrengo lana, Ojalá que llueva café (1989) diskoa, izan zen Guerraren izena mundu osora zabaldu zuena. 1991n, Grammy saria irabazi zuen Bachata Rosa (1990) diskoarengatik. Geroztik, Areíto (1992), Fogaraté (1994), Ni es lo mismo ni es igual (1998), Para ti (2004), La Llave De Mi Corazón (2007) eta A Son De Guerra (2010) diskoak grabatu ditu.










Iker Marcos

No hay comentarios:

Publicar un comentario