Maiale Delgado
Buscar este blog
viernes, 4 de mayo de 2012
Julio Iglesias
Julio Iglesias espainiar kantaria da (Madril, 1943). Real Madrid futbol-taldearen atezaina zela auto-istripu bat izan zuen, eta ia bi urtez egon behar izan zuen gurpil-aulkian eserita. Ospitalean zegoela, erizain batek gitarra bat oparitu zion. Orduan piztu zitzaion musikarekiko interesa. Zuzenbidea ikasi zuen Espainian eta Cambridgeko Unibertsitatean. 1968an Benidormeko jaialdia irabazi zuen, La vida sigue igual abestiarekin. Arrakasta horri esker, bere lehen kontratua egin zion diskoetxe batek. 1970ean Espainiaren ordezkari izan zen Eurovisioneko Jaialdian Gwendoline abestiarekin. 1970eko hamarkadan bira asko egin zituen nazioartean, eta jarraitzaile asko egin zituen besteak beste Manuela eta Hey abestiei esker. Estatu Batuetako hainbat kantari ezagunekin batera abestu du, esate baterako, Willie Nelsonekin eta Diana Rossekin. 1988an My Love grabatu zuen Stevie Wonderrekin, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Dolli Partonekin, Art Garfunkelekin eta Stingekin ere jardun du, besteak beste. Julio Iglesiasen musika eztia eta lasaia da, eta arrakasta handia izan du hala egile gisa, nola beste batzuen abestien interprete gisa ere. Bere ahots beroa eta grabatzerakoan duen perfekzio nahia dela eta, hizkuntza desberdinetan disko gehien saldu dituen kantaria da. Urrezko eta platinozko disko ugari irabazi ditu.
Maiale Delgado
Maiale Delgado
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario