Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a - Donostia, 2010eko abenduaren 4a) euskal idazle, poeta eta kantaria, eta politikaria izan zen.
Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea. Sasoi haiek gogoan, hau esan zuen Letek: "Kantarien lana, errekuperazio lan bat zen, beste ezer baino lehen. Kantatzeko era herrikoi baten errekuperatzearekin batera —kanta zaharrak ere jasoz—, hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo hala borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman borroka larriarekin, hain zuzen". 1972. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.
1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta 2009ko urriaren 27an bere azken Egunsentiaren esku izoztuak poesia-liburuagatik Euskadi Literatura Saria eman zioten. 2005. urtean, kolpe latza jaso zuen; bere emazte Lourdes Iriondoren heriotza gaixotasun baten ondoren. 2009ko apirilean Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren kidea ("jakituna") izendatu zuten eta 2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Urte berean hil zen, abenduaren 4an, gaixotasun baten ondorioz eta bi egun ospitalean larri egon eta gero.
Xabier Letek Donostiako Herrerako La Salle ikastetxean egin zituen ikasketak. Batxilergoa amaituta, Tarragonara (Herrialde Katalanak) joan zen ikasketa teknikoak egitera, baina ez zituen bukatu. Horren ordez, irakurri eta zinemara joaten zen. Euskal Herrira bueltan, Pasaiako (Gipuzkoa) lantegi batean sartu zen, eta han hasiko zen lehen poesiak idazten. Irakurzalea gazte-gaztetik izan zen, eta segituan idazten hasi zen. 1965ean, Zeruko Argia aldizkarian kolaborazioak argitaratzen hasi zen. Antzerki munduarekin ere harreman estua izan zuen, Oiartzungo Lartaun taldeko kidea baitzen. Julen Lekuona herrikidearen bitartez, Joxean Artze ezagutu zuen.
1965ean, Ez Dok Amairu proiektuaren sorreran parte hartu zuen. Taldearen izena Jorge Oteizak aukeratu zuen; euskal kultura berreskuratze aldera, diziplina artistiko guztiak bilduko zituen mugimendua sortzea zuen amets eskultore ezagunak, eta kantagintzaren kasuan,
Amaia Del Olmo
No hay comentarios:
Publicar un comentario