Buscar este blog

viernes, 27 de abril de 2012

The Beatles

The Beatles Liverpool-eko pop eta rock talde bat zen. Lorpen artistiko, arrakasta komertzial erraldoi, eta pop-musikan eragin paregabea zirela eta, musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren.
John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr kideak izanda, kantak Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko salduenetako zerrendetan behin eta berriro sartzen zituzten. 1985ean, EMIk uste zuen 1.000 milioi disko saldu zituztela munduan zehar. Yesterday kanta historiako abestirik bertsionatuena da, 2.500 bertsio ezberdinekin.
Lehenengo sormenetan rock and roll-ean oinarritutako pop-kantak ziren, baladaren bat tartekatuta. 1962ko irailaren 11n "Love Me Do" lehenengo singlea kaleratu zuten.
Denboraren poderioz, estilo anitzak hartu zituzten konposaketarako, nahasketarako edo eszenariorako. Pop-a eta rock-a beti haien estiloaren erdi-erdian egon ziren, baina folk-a, country-a, rockabilly-a, blues-a, soul-a eta ska, besteak beste, erabiltzen eta nahasten ikasi zuten. Norabide musikal berrietan ere pausoak eman zituzten, hala nola psikodelian ("Strawberry Fields Forever" kantarekin) edo heavy metal-ean ("Revolution" kantarekin). Haien ezaugarri iraunkor bat melodiaren garrantzia da. Estiloak estilo, taldea beti ezaguterraza da ahots nahastezinak direla kausa.


Iker Marcos Muñoz

No hay comentarios:

Publicar un comentario