Hasierako taldetik Aitor Ibarra Auo (ahotsa) eta Paul Erdozia (bateria) baino ez dira gelditzen Etsaiak-en. Haiekin batera Jokin Erdoziak (baxua) eta Martin gitarristak osatu zuten taldea Lekeitioko gaztetxean, eta 1987ko abuztuaren 15ean eman zuten lehen kontzertua, gaztetxean bertan. Haatik, hurrengo urteetan aldaketa ugari izan ziren taldean, baina Iñigo Arrasate Iñigito eta Txarri gitarristak sartzearekin batera, sendotu egin zen Etsaiak. Gaztelaniaz eta euskaraz abesten zuen taldeak lehen urte haietan.
Lehen maketa 1991n grabatu zuten, Lorentzo Records estudioan (Berriz, Bizkaia). Grabazioa ordaintzeko dirurik ez zutenez, kamiseta batzuen truke erabili ahal izan zuten estudioa, bi egunez. Euskal Herrian autogestioaren bidez banatu zuen taldeak maketa, baina Espainian Madrilgo Potencial HC arduratu zen hura zabaltzeaz. Maketa hura CD formatuan berrargitaratu zuten urte batzuk geroago, zuzeneko beste kantu batzuekin batera, Amen izenarekin (Oihuka, 2003).
1992an, Jokin Erdoziak taldea utzi zuen, eta Josu Arrasate Artrofi-k hartu zuen haren lekua. Maketaren oihartzuna Esan Ozenki diskoetxeko arduradunengana heldu zen, eta lehen diskoa grabatzeko proposamena egin zioten taldeari. Maxi bat grabatzea zen hasierako asmoa, baina azkenean disko luzea bihurtu zen, bi zatitan grabatua. Beren kantuena bezalako abiadura bizia hartu zuen taldearen ibilbideak lehen diskoa kaleratu eta gero. Gaztetxe eta etxe okupatuetan hasi ziren jotzen, baina, kontzertuz kontzertu eta diskoz disko, milaka gaztek egin zuten bat taldearen doinu eta mezu bortitz eta zuzenekin. Gorakada horretan, izugarri bultzatu zituen Negu Gorriak taldeak, hainbat kontzertu hasteko gonbidatu baitzituen.
90eko hamarkada oso emankorra izan zen taldearentzat. Presoak S.O.S. (Esan Ozenki, 1994), Gerra zikina (Esan Ozenki, 1995), Bakearen guda (Esan Ozenki, 1997) eta Askatasunaren taupada (Esan Ozenki, 1999) diskoak argitaratu zituen, eta Euskal Herriko jaialdi jendetsuenetan parte hartu zuen: Egin Txotx,
Ainara Amilibia
No hay comentarios:
Publicar un comentario