Buscar este blog

viernes, 27 de abril de 2012

Sorotan Bele


Sorotan Bele Hondarribiko (Gipuzkoa) zelta musikakoataldea da, 1992 urtean sortua. Folk-rock estiloko musika joz 1990eko hamarkadan Euskal Herrian ezagunak egin ziren . Zazpi Taldekdez osatua zegoen.
Euskadi Gaztearen Maketa Lehiaketaren irabazleak izan ziren eta lehen diskoa sortu eta urte batera atera zuten; 40.000 ale saldu zituzten. Azken kontzertua Irunen 1996ko azaroaren 30ean eman zuten.


Euskadi Gazteak antolaturiko maketa lehiaketak egin zuen ezagun Sorotan Bele. Hondarribiko eta Lezoko zazpi gaztek (17-18 urte ingurukoak ziren gehienak) osatu zuten, 1992an: Gorka Sarriegi (ahotsa, gitarra), Mikel Errazkin (flauta), Ritxi Salaberria (baxua), Aitor Etxaniz (bateria), Ixiar Amiano (teklatuak, pianoa), Urbil Artola (ahotsa, gitarra) eta Mikel Izulain (biolina). Txomin Artola  kantariaren etxean -Urbil haren semea da- grabatutako maketa batekin aurkeztu ziren aipatutako lehiaketara, eta sari nagusia irabazi zuten. Elkar diskoetxeak taldearen aldeko apustua egin aurretik, maketako hainbat kantu oso ezagunak ziren, eta taldekideak berak ere harrituta zeuden. Uste baino azkarrago gertatzen ari zen dena. Udako agenda kontzertuz beteta zeukaten diskoa argitaratu aurretik. Sorotan Bele (Elkar, 1993) udaberrian kaleratu zen, eta oso denbora gutxian izugarrizko oihartzuna izan zuen, "Arratsalde honetan", "Mariñelaren zai" eta "Zortzi orduko ekaitza" kantuei esker, besteak beste. Sorotan Beleren emanaldi kopurua are gehiago handitu zuen diskoak, eta urtebetean 20.000 ale saldu ziren

Ainara Amilibia

No hay comentarios:

Publicar un comentario